Eskualdeko 50 lagunek lana topatu dute apirilean

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 6a

1.471 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan hilabete hondarrean

Langabeziko datuak kezkagarriak izaten segitzen dute eskualdean, baina halere, martxoan bezalaxe, apirilean ere beheiti egin du langabetu kopuruak. Hilabete hondarrean 1.471 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, martxoan baino 50 guttiago. Beraz, %3,29 jautsi da langabetu kopurua, Nafarroa osoan (%3,62) baino zerbait guttiago.

446 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez apirilean, baina horietatik 40 bakarrik izan ziren mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 656 lagun daude langabezian, martxoan baino 29 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean 652 langabetu daude, martxoan baino 6 guttiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean ere 4 lagun guttiago daude langabezian, 110 lagun, eta adin tarte horretako emakumeetan artean 64tik 53 jautsi dira lanik gabe daudenak.

Eraikuntzan jautsierarik nabarmenena

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina apirilean 939tik 922ra jautsi da langabetu kopurua. Industria arloan, 286tik 284ra jautsi da langabezian daudenen kopurua. Eraikuntzan izan da jautsierarik nabarmenena, 202tik 171ra jautsi baita langabetu kopurua. Nekazaritzan 2 lagunetan goiti egin du langabetu kopuruak, 36 lagunekin, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 58 lagun daude langabezian, martxoan baino 2 guttiago..

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun