Belateko tunelean Irun alderako karril bat ireki nahi dute aste honetan

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 6a

Mariezkurrena eraikuntza enpresa ari da moldaketa lanak egiten. Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jo ditu lanak

Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jo ditu Iruña-Behobia N-121 A errepidean, 27+550 KPan izandako lur-jausia erretiratzeko obrak eta ezponda egonkortzeko obrak, kontuan hartuz NA-1210 errepidean, Belateko mendatean, izan daitezkeen istripuen kopuruak goiti egin dezakeela. Errepide hori ez dago prestatuta eta ezta egitura aldetik dimentsionatuta ere N-121-A errepidetik bideratutako zirkulazioa zenbait hilabetez jasateko.

Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jo ditu Iruña-Behobia N-121 A errepidean, 27+550 KPan izandako lur-jausia erretiratzeko obrak eta ezponda egonkortzeko obrak, kontuan hartuz NA-1210 errepidean, Belateko mendatean, izan daitezkeen istripuen kopuruak goiti egin dezakeela. Errepide hori ez dago prestatuta eta ezta egitura aldetik dimentsionatuta ere N-121-A errepidetik bideratutako zirkulazioa zenbait hilabetez jasateko.

Horregatik, beharrezko konponketa-obrak egiten ari dira N-121-A errepideko zirkulazioa lehenbailehen zabaltzeko. Lanak maiatzaren 2an hasi ziren, eta hilabete batean akituko direla aurreikusten da.

Bertze aldetik, aste honetan Irun alderako karril bat zabaltzeko azterketa egitea aurreikusten da, segurtasun-baldintzak bermatzea lortzen bada behinipein; horrenbertzez, Belateko mendatetik zirkulazio guzia bideratzeak sortzen duen kaltea hein batean minimizatu nahi da. Azkenean pasabide bat zabaltzea lortzen bada, Iruña aldera doazen ibilgailuek bakarrik erabiltzen segituko dute Belateko mendateko bidea.

Konponketa lanak Construcciones Mariezcurrena SL enpresari esleitu zaizkio. Enpresa hori jada Mugairiko Barrutiko errepideen Kontserbazio Integralaren esleipenduna da, eta azken horretakoa da birgaitzearen xede den zatia, eta obrak gauzatu arte ezingo da zenbatekoa zehaztu.

 

Gehiegizko zirkulazioa Belateko mendaterako

Zirkulazio-mozketa eta aukerako desbideratzearen seinaleztapena egin ondoren eta lehen ebaluazio baten ostean, Nafarroako Gobernuko Errepideen Kontserbazio Zerbitzuak gertakariaren larritasuna eta hark bide-segurtasunean duen eragina agerian utzi ditu. Izan ere, errepidea berriz martxan jartzen den arte, bertako zirkulazio guztiak (egunero 7.000 ibilgailu pasatzen dira, eta kopuru horren% 30 kamioiak dira) NA-1210 tokiko errepidetik zirkulatu behar du, Belateko mendatetik; errepide hori 15 kilometro luze da, 15 metro baino gutxiagoko erradioko bihurguneak ditu, malda gogorrak, % 9 baino gehiagoko aldapak. Gainera, bertako ibilbide aldapatsua eta galtzada estua dela medio, ez dago prestatuta eta ezta egitura aldetik dimentsionatuta ere zirkulazioaren bi noranzkoetako zirkulazio handia zenbait hilabetez jasateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun