Naia Lacroix senpertar gazteari ongietorria egin diote senide eta lagunek

Ttipi-Ttapa 2013ko maiatzaren 3a

Naiari ongietorria egin zioten apirilaren 30ean.

Urte bat preso egon ondotik aske utzi dute

2012ko otsailean atxilotu zuten eta urtebetez preso egon ondotik, apirilean libre gelditu da. Aste honetan lagun eta senideek ongietorria egin diote Donibane Lohizuneko tren geltokian eta Senperen.

Naia Lacroix Senpereko gaztea aske gelditu da. 2012ko otsailean atxilotu zuten Senperen, bere etxean, udako etxe baten kontrako atentatu saiakerarekin zerikusia zuela leporatuta, eta urtebetean preso eduki ondotik, aste honetan ailegatu da etxera. Apirilaren 30ean senide eta lagunek ongietorria egin zioten Donibane Lohizuneko tren geltokian lehenik, eta Senperen, Ibarrungo plazan ondotik. Ondotik zintzur bustitzea ere egin zuten Oxtikenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun