200 euroko lau bale zozketatuko ditu Doneztebarrak elkarteak

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 3a

Maiatzaren 10eko Udaberriko Ferian eginen da zozketa

Doneztebarrak merkatari elkarteak 200 euroko 4 bale zozketatuko ditu. Parte hartu ahal izateko, merkatari elkarteko denda, tailer, ostatu eta entitateetan guttienez 5 euroko erosketa egiterakoan, izen abizenak, telefonoa eta herria apuntatu behar dira. Apirilaren 29tik maiatzaren 10era martxan da kanpaina. Datorren ortziralean, maiatzak 10, Udaberriko feriarekin batera, arratsaldeko 7etan zozketa eginen da.

Aurtengoan, Udaberriko Feriarekin batera, Doneztebarrak merkatari elkartekoak postua jarriko dute Merkatu kalean. Feria goizez izaten bada ere, merkatariak egun guztian egonen dira karrikan, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 8:00etara. Gainera, arratsaldeko 5etan haurrentzako aktibitateak ere izanen dira. Zehazki, Amaya Estetika Zentrua, Cosas de Casa, Belen loredenda, Kimetz belardenda, Kosma arropadenda, Kukuka haur arropa denda, Marash zapatadenda, Mendaur Motor, Onddo ta punto, Mendaur pentsuak, Jose Luis San Miguel tailerrak eta Santestena tailerrak izanen dira beraien produktuak karrikara aterako dituzten establezimenduak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun