Apirilaren 20an, Omordiako gelan Sarako ikastolako haurrek urte bukaerako ikusgarria aurkeztu dute, “Sarako mendiak urteetan zehar” zituzten gaitzat. Ikusleak tele emankizun baten aurrean bezala ziren, bi aurkezlek mendietan pasa ziren gertakariei buruzko erreportaiak aurkezten zituzten: aurrehistoria Axurian, Erromatarrak Ibantelin, Frantses eta Ingeles tropak Zuhalmendin eta Larrun gaur egun. Zinez ikusgarri polita izan da.
Bertzalde ikastolaren besta Mendekoste asteburuan ospatuko da. Goiz bukaeran haurren bozek Sarako plaza animatuko dute, ondotik sagarno kupelak idekiko dira eta sagarnotegi bazkaria zerbitzatua izanen da. Arratsaldean haurrak jolasten ahalko dira joko puzagarrietan. Bazkariaren txartela 22 eurotan salgai izanen da.