Urdazuriko guduen bigarren mendeburua Larrunen gogoratuko da

Joana GUERENDIAIN 2013ko maiatzaren 3a

Jakintza elkarteak erakusketa bat antolatuko du 10:30etik 15:00etara

Heldu den maiatzaren 16 n, Larrun puntan, Urdazuriko guduen bigarren mendeburuaren karietara Jakin­tza elkarteak erakusketa bat antolatzen du. Bertzeak bertze aurkeztuko dituzte Napoleonen tropen estrategiak, garaiko objektuak eta armak, pertsonaiak. Ekintza hau goizeko 10:30etik arratsaldeko 3ak arte iraganen da. Lekuak erre­serbatu behar dira Larrunera deituz: 05.59.54.20.26
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun