Hatsaren hamabosgarren bilduma

Franck Dolosor 2013ko maiatzaren 3a

Franck DOLOSOR

Hatsaren olerki bildumaren hamabortzgarren edizioa aurkeztu du berriki Hatsa elkarte kulturalak. Apirilaren 7an, 50 olerkizale bildu ziren Larraldean liburu berria ezagutzeko, elgarrekin bazkaltzeko eta ondotik olerkiak elgarrekin irakurtzeko. “Hatsaren olerki bustiak 2013” bideoa ikusteko ere parada izan zuten. Aipagarria da 15 urtez kasik bi mila euskal olerkarik parte hartu dutela ekimen hortan Auxtin Zamoraren in­guruan. Aurten argitaratu den liburuan izen guzi horiek agertzen dira: 300 idazle heldu eta 1 600 haur eta gaztetxo. Liburua elkarteari galdetu behar zaio ez baita liburudendetan saltzen: hatsaelkartea@aol.com 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun