Senpertar gaztea aske utzi zuten apirilaren 23an urte bat pasa preso egon ondoan. 2012ko otsailean atxilotu zuten Senperen bere etxean udako etxe baten kontrako atentatu saiakerarekin zerikusia zuelakoan. Naiaren aldeko mobilizazio jendetsuak egin dira azken hilabeteetan bere libratzea eskatzeko eta elkartasuna erakusteko bereziki gose greba egin zuelarik. Lagunek eta familiak ongi etorri beroa egin diote Donibane Lohizuneko trein geltokian eta Senperen.