40 eta 28 nagusitu zitzaion Pantxo Valencia herritarra Gabi Ibarburu azkaindarrari joan den apirilaren 21ean Baionako Moderne trinketean jokatu zen Frantziako txapelketako Nazional B mailako buruz buruko finalean. 30 urteko senpertarrak presio haundia jasan zuen partidaren hastapenean eta gauzak biziki neke zitzaizkion. Bere ustez, ez zen baitezpada partida ederra izan Ibarburuk ez baitzuen egunik onena. Valenciak nahiago izan zuen Larralderen kontra jokatu eta irabazi zuen finalerdia. Dena den, finala irabazi eta, gaitzeko besta ospatu zuten Pantxo Valenciak eta bere lagunek Baionan lehenik eta gero Eskola ostatuan Ibarrunen. Pantxo Valencia 7 urtetan hasi zen pilotan Azkaineko eskolan Ignace Berasategirekin eta ondotik Senperen aritu da Xan Noblia eta Jean Ithourriarekin. Gaurko egunean Paxkal Haroçarenerekin entrenatzen eta irabazten ditu sariak.