Milioi bat euroko dirulaguntza eman die hamabi Enpresa Ttiki eta Ertainek garatzen ari diren 5,2 milioi euroko inbertsioei

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 2a

Tartean daude Iruritako Onena Tailerrak eta Doneztebeko Mikel Mutuberria zurgindegia

Nafarroako Gobernuak 1,06 milioi euro emango die 5,2 milioi euroko hamabi inbertsio bukatuta edo bukatzear dituzten hamabi Enpresa Ttiki eta Ertainei. Eskualdeari dagokionez, Doneztebeko Mikel Mutuberria zurgindegiak eta Iruritako Onena Tailerrak jasoko dute dirulagun­tza. Laguntza hori inbertsio guztiaren %17 eta %30 artean dago.
Beren inbertsio-proiektua akituta edo akitzear duten industria-izaerako enpresak dira eta, beraz, badaude aberastasuna sortzeko datuak. Zehazki, 19 lanpostu sortu dira, hau da, %12 igo da inbertsioak hasi aitzinetik lanean zeuden 157 pertsonarekin alderatuz. Gainera, 2012ko datuekin, enpresa horiek beren fakturazioa % 34 handitu dute, 25,1 milioi eurora iritsi dira.
 
Proiektu guztiak ETEek sustatu dituzte (% 58 enpresa txikiak dira, 10 langile baino gutxiagorekin) eta enpresa horiek zailtasun handiagoak dituzte finantzaketa lortzeko. Lau Iruñerrian daude; hiru Sakanan; bi Baztan-Bidasoan; bi Lizarraldean; eta bat Erriberan. Gobernuaren arabera, ekonomiarentzako proiektu dinamiko eta interesgarriak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun