Mendaur Trikitixa Eskolakoak Lekarozen

Arkaitz MINDEGIA 2013ko maiatzaren 2a

Utzitako argazkia

Urrian hasi eta maiatza bitarte herriko trikitixa eskola ikasleekin gogor ari da trikitixa eta panderoa erakusten. Tarteka herrian bertan edo kanpoan erakustaldiak egiten dituzte. Apirilaren 14an Lekarozen egin zuten beraien kalejira-jaial­ditxoa. Iturengo trikitilariez gain, Oronoz, Oiz, Urroz eta Lekarozkoak aritu ziren. Herria ederki alaitu zuten kalejira batekin eta nola ez plaza inguruan talde ezberdinek beraien kantutxoak jo eta kantatuz jendearen aurrean. Luntxa­rekin indarrak berrituz Txapeloa abestiarekin bukatu zuten emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun