Xorroxinen bisita jasotzen dute urtero eskolan, eta bizpahiru egunez ikasle, irakasle eta gurasoek irrasaioak egiten dituzte. Aurtengoan apirilaren 17,18 eta 19an goizean egin zituzten saioak. Bertan ikasleek berrien atala eta bertze hainbat saio uhineratu zituzten. Saio horietan hainbat gai landu zituzten medikuntza, zuhaitza, Egipto, bertsolaritza… Elizondoko eta Lesakako Xorroxineko kazetarien pausuak ederki segituz.
Erran digutenez, egin dituzten saio guzietan herriko jendearen parte hartze haundia izan dute . Orain hurrengo urterarte agurtu dute Xorroxin Irratia, baina egin dutena ikusirik, noiz etorriko zain ilusio handiarekin gogotsu!