Martxoaren 18ko udal batzarrean kargua utzi zuten Patxi Otxandorena Beintza-Labaiengo alkateak eta zinegotzi guztiek. 2011ko maiatzean eta azaroan egindako hauteskundeetan ez zen hautagaitzarik aurkeztu eta alkate eta zinegotzi lanak bete ditu herritar talde honek azken urte terdian. Baina erreleboa inork ez duela ematen eta «jende berria sartzera animatzeko», karguak utzi dituzte. Orain, udalik gabe dago Beintza-Labaien eta Nafarroako Gobernuak udala kudeatuko duen batzordeko kideak izendatzeko deialdi publikoa onartu du.
Interesatuak dauden pertsonek izena eman dezakete. Horretarako adinez nagusiak eta “herrian sustraituak” izan behar dute.
Beraz, egiteko horretan jarraitzeko animatu nahi ditugu herritarrak, eta orain arte hurbildu ez direnak parte hartzera gonbidatu. Denen artean politagoa eta osatuagoa izango dela dudarik ez dago.
Beraz, aurrerago egingo diren deialdien berri jakinaraziko da eta bitartean eragin buruari!