Ba al zenekien…

Izaskun GOÑI TELLETXEA 2013ko maiatzaren 2a

Donamariako Bentako Haizea Luzuriaga sukaldaria Euskal Telebistako Txoriene saioan agertuko dela. Euskal Herriko 9 jatetxe eta bertako sukaldariek parte hartuko dute. Sukaldari bakoitzak bost egunez bere errezetak prestatuko ditu astelehenetik ortziralera, 13:30ean eta 19:00etan. Donamariako Bentako sukaldaria izanen da Nafarroako ordezkari bakarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun