Donamariako Herriko Ostatua enkantean aterako du udaletxeak. Interesatuek maiatzaren 22rako aurkeztu beharko dute beren proposamenak. Errentamenduaren iraupena urtebetekoa izango da, luzagarria bi aldeak ados baldin badaude. Hileko errentaren hasierako prezioa 300 euro + BEZa izanen da eta behin-behineko fidantza 1.000 eurokoa. Interesatuak udaletxean eskura dezakete baldintza plegua. Eskaintzak maiatzaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira.