Kulturaldia antolatu dute maiatzaren 1etik 4ra

Izaskun GOÑI TELLETXEA 2013ko maiatzaren 2a

Larunbatean, kantu afariarekin akituko diren hainbat ekitaldi izanen dira

Donamaria-Gazteluko Udalak antolatuta Kulturaldia eginen da egunotan. Maiatzaren 1ean, asteazken arra­tsaldeko 6etan haurrendako filma eskainiko da erabilera anitzeko aretoan eta 8etan Gartxot filma emanen dute leku berean.
 
Maiatzaren 2an, or­tzegun arratsaldeko 5etan Goxoki tailerra eginen da, erabilera ani­tzeko aretoan. 18:30ean Gorputz heziketako tailerra eginen da herriko plazan. 20:00etan Zaborrak nora? hitzaldia izanen da erabilera ani­tzeko aretoan.
 
Maiatzaren 3an, or­tziralean, trukaketa azoka izanen da haur eta gazteendako herriko plazan, 17:00etatik ai­tzinera. 19:00etan talo tailerra eta berendu-afaria eginen dira frontoian eta 22:00etan mus txapelketa, Malerreka Eguneko finalerako txartela jokoan izanen da ostatuan.
 
Maiatzaren 4an, larunbat goizeko 9:00etan abiatuta Ibargoiarako mendi ibilialdia eginen dute haur eta helduek. Gosaria norberak eraman beharko du. He­rrira bueltan, 11:30ean xaboi tailerra eginen da frontoian eta horretarako sukaldeko olio erabilia eraman beharko du partaide bakoitzak. Ordu berean, Birziklatuz jostailuak eraiki haurrendako tailerra eginen da eta brik eta ontziak eraman behar dituzte. 
17:30ean Conquista y desconquista de Nava­rra hitzaldia eskainiko du Tomas Urzainkik jauregian. Ordu berean, Musuak margotzea eta margo lehiaketa hau­rrendako. 19:00etan Kantaldia Gaztelu Taldearekin, jauregian. 21:30ean Kantu-afaria Agerralderekin, Donamariako ostatuan. Txartelak salgai daude ohiko lekuetan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun