Mendiko aterpe bezala erabiltzeko moldatzen ari dira Bostorratzen borda

Mattin LARRALDE 2013ko maiatzaren 2a

Herriko sarrera garbitu, iturri ondoa desbrozatu eta udaletxeko lehen solairuari zola ere eman dio

Udaberri honetako lehen eguzki brintxak ikusi ditugu, baita gustura hartu ere negu euritsuaren ondoren. 
 
Aurreko alean aipatu genuen Herriko Etxeak langile bat hartua zuela eta bere lehen lanak ikusten ari dira. He­rriko sarrera garbitu, itu­rri ondoa desbrozatu eta belarra bildu ditu. Udaletxeko lehen solairuari zola ere eman dio eta Bostorratzen borda moldatzen ari da, gero mendiko aterpe bezala geratzeko.
 
Hurrengo aleetan ikusiko ditugu egiten joaten den gauza gehiago ere.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun