2.700 ikusle izan ditu zineko denboraldiak

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 2a

Apirilaren 28an Mendaur eta Erreka guraso elkarteek azkeneko bi pelikula bota zituzten aurtengo zine denboraldiari bukaera emanez. Balorazioa egin nahian antolatzaileek azpimarratzen dute 2.700 ikusle izan direla eta 24 pelikula pantailaratu direla.
 
Guraso elkarteetatik jakinarazi nahi da bildutako dirua gastuak ordain­tzeko erabili dela (pelikulak, asegurua, eskubideak…) Gastu horretaz gain, diruaren  beste zati bat hainbat ekimenetan inbertitu da: ekimen sozialetan (1.000 euroko ekarpena elikagai bankurako), ekologia eta birziklapena lantzeko proiektuetan (udazkeneko tailerra eta Doneztebe udaberritua tailerra) eta ekimen kulturaraletan (ipuin kontaketa,bes­tak…)
Eskerrak emateko unean, Erreka eta Mendaur elkarteek bereziki ikusleei ematen dizkiete; Burrunbari ( ekipoa uzteagatik); Udalari (lokala uzteagatik eta gastuak bere gain hartzeagatik) eta Doneztebarrak Merkatariei (egindako ekarpen ekonomikoagatik).
 
Heldu den azaroan berriro zinearekin jarritzeko asmoa azaldu dute antolatzaileek;  kartelera betea eta ekimen berriak prestatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun