Seigarren urtez, pintxo lehiaketa eginen dute herriko zortzi ostatutan maiatzaren 1etik 5era.
Zehazki, Ameztia, Bixen, Ekaitza, El Cafe, Maylin, Shanti, Irrintzi eta Titi ostatuetan eskainiko dute pintxoa dastatzeko eta bozkatzeko aukera. Udalak, ANAPEH elkartearen eta Iñurrieta upategiaren laguntza izan du aurten ere lehiaketa antolatzerako orduan.