Udaberriko Ferian zazpigarren ahari lehiaketa eginen da

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 2a

Eskulangileek ere bere lanak plazaratuko dituzte, beti bezala. Artxiboko argazkia

Doneztebarrak elkarteko denden erakusketa eta salmenta ere eginen da

Urtero garai honetan ohikoa den hitzorduari hutsik egin gabe, Doneztebeko Udalak, Cederna-Garalur eta Doneztebarrak merkatari elkarteak Udaberriko Feria antolatu dute maia­tzaren 10ean, or­tziralarekin, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. 
 
10:00etan emanen zaio hasiera azokari. Ordu horretatik 14:00etara, eskualdeko artisauen erakusketa izanen da. 11:00etatik 13:30­era, berriz, aurten zazpigarren aldiz, ahari lehiaketa eginen da Merkatu Plazan. 
 
Beti bezala, Malerrekako latxa arrazako ahari lehiaketa izanen da eta  mutur gorriendako eta mutur beltzendako hiruna sari banatuko dira: kategoria bakoitzean, lehenbiziko sarituek 120 euro jasoko dituzte; bigarrenek 70 euro eta hirugarrenek 50 euro. Sari banaketa 13:30ean eginen da Merkatuko plazan. Ho­rrez gain, ahari buruak aurkezten dituzten baserritarrei 30 euro emanen zaizkie parte har­tzeagatik.
 
Aurtengoan berrikuntzak ere izanen dira. Doneztebarrak elkartearen eskutik, 10:00­etatik 20:00etara elkarteko denden erakusketa eta salmenta izanen da. 17:30ean haurren­tzako aktibitateak izanen dira eta 19:00etan, udaberriko kanpainaren baitan, 200 euroko baleen zozketa eginen da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun