Herriko 2 neska eta 12 mutikok egin zuten lehen jaunartzea. Aipatu beharra da oso meza polita izan zela eta bukaera ezin politago. Bertan bi gurasok egin zituzten irakurgaiak (Ines Obregozo eta Gari Ayesa) baita bi haurrek eskariak irakurri ere, Iradi eta Asierrek. Palota pasatzen ere hainbat guraso ibili ziren. Jaione Otxandorenak gidaritza lanak egin zituen elizkizunean. Don Basilio apezak, 61 urte ondotik elizako zuzendaritza lanak utzi ditu eta omenaldi ttiki bat egiteko herri guztiaren izenean Julen Zelaietaren 2 bertso hauek kantatu zizkioten 14 neska-mutikok, Miren Hernandorena akordeoilariaren laguntzarekin. Doinua: mutil koxkor bat.
Hirurogeita bat urte jada,
pentsatuz, tokitan daude!
Sunbillan zure zai zeudelako
sakristi eta aldare
gure herrira, apez gisara
etorri zinen, halare,
hainbat arlotan aritu zara
beti herriaren alde
ta orain ezin joaten utzi,
esker onik eman gabe (bis)
Abesbatzan ta txistuan maisu
izan zinela medio,
behar zenean umorez eta
behar zenean serio.
Bertan euskara mantentzea da
zure lanen ondorio,
guretzat ere ez da errexa
erran beharra adio,
beti zorretan egongo gara;
milesker Don Basilio! (bis)
Emozio guzti hau akitutakoan, Don Basilioren laguntzaile zegoen Pello Obregozok aipamena egin zuen hurrengo egunean, apirilaren 15ean Don Basilioren urtebetetzea zela eta elizan geuden guztiok Zorionak kantatu genion. Asko emozionatu zen Don Basilio bere agurraren egunean.