GAZTE ERAKUNDE BERRIA

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 2a

Malerrekako aurkezpena Utzitako argazkia

Baztango eta Malerrekako Ernai aurkeztu dituzte egunotan

Martxoaren 2an Lizarran aurkeztu zuten Ernai, Ezker Abertzaleko gazte antolakunde berria. Ordutik, Baztango Ernai bere funtzionamendua zehazten ibili da eta azken asteotan, ezagutzera eman da. Aurkezpenak kuartelka egin ditu: Anizen, Iruritan, Amaiurren eta Elizondon. Azken ho­rren ondotik, bertso-triki-poteo bat ospatu zen eta gauean, Ufestuek eta Kalapite-ren kontzertuak egon ziren Baztango Gaztetxean. 

Aurkezpenetan Ernai-en helburu estrategikoa azaldu dute, antolakuntzaz Euskal Herri independente, sozialista eta feminista bat lor­tzea delarik. Bertzalde, Baztango Ernai-ek tokiko problematikak landuko dituela adierazi zuen, hortaz, irekia dagoela baztandar gazte guztien proposamen eta asmoak jaso­tzera, izan ere, bere helburu nagusia Baztango gazteria aktibatzea da. 

MALERREKAKO ERNAI ERE AURKEZTU DUTE

Apirilaren 13an, arratsaldeko 5ak aldera Iturengo plazan elkartu eta poteoan ibili ondotik, Ernai gazte antolakundea aurkeztu zuten Malerrekako gazteek. Ondotik berendu afaria egin eta denak elkarrekin Lesakako gazte egunera joan ziren. Giro ederrean eman zioten hasiera beraz, gazte antolakunde be­rriari eta bo­rrokarako gogoz egin zuten topa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun