250 lagunek parte hartu zuten LABek Donezteben maiatzaren 1ean antolatutako manifestazioan

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 2a

Manifestazioa Enplegu Bulegoaren paretik pasatzerakoan. Juan Mari Ondikol

“Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria” goiburupean

250 lagunek bat egin zuten maiatzaren 1ean LAB sindikatuak “Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria” izenburupean deitutako manifestazioarekin.

250 lagunek bat egin zuten maiatzaren 1ean LAB sindikatuak “Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria” izenburupean deitutako manifestazioarekin.

Leitzarako bideko gasolindegitik abiatu eta karrikaz karrika ibili ziren. Batzuk, Elizondotik egindako bizikleta martxan ailegatutakoak ziren. Lelo nagusia zeraman pankarta eta LABeko banderez gain, Ernai gazte antolamenduko kideek ere bertze pankarta bak karrikaratu zuten, “Zuen iruzurren, mehatxuen, erasoen, lapurreten aurka, gazteok Ernai” zioena. Ibilbidea Merkatuko Plazan eta bertan mitina egin zen.

Maiatzaren 30eko greba orokorrarekin bat egiteko deialdia ere egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun