Ameriketan ibilitako Sunbillako artzainek bilkura egin dute maiatzaren 1ean

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 2a

Sunbillako artzain "amerikanoek" maiatzaren 1eko ohiko bilkura egin zuten. Juan Mari Ondikol

Ulibeltzak elkartean aperitiboa hartu eta Ariztigain kanpinean bazkaldu zuten

Aspaldiko urteetako ohiturari eutsiz, Ameriketan artzain ibilitako sunbildarrak bildu ziren maiatzaren 1ean. 32 artzain izan dira aurtengoan, giro ederrean Ameriketako oroitzapenak berritu dituztenak.

Ulibeltzak elkartean elkartu ziren lehenik, lur azpian ogia egiteko eta Highball-a hartzera (Seven Up whiskiarekin). Gero, Arkiztigain kanpinera joan ziren bazkaltzera eta bazkalondo goxoa pasatu zuten, Ameriketako oroitzapenak berrituz.

Sunbillako artzainak 1987an hasi ziren ospakizun hau egiten eta geroztik ez dute hutsik egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun