Pintxo lehiaketa antolatu dute Donezteben maiatzaren 1etik 5era

Ttipi-Ttapa 2013ko apirilaren 30a

Aitzineko edizio bateko pintxo lehiaketaren sari banaketa.

Seigarren edizioa da eta herriko zortzi ostatuk parte hartuko dute

Seigarren edizioa da eta herriko zortzi ostatuk parte hartuko dute. Ameztia, Bixen, Ekaitza, El Cafe, Maylin, Shanti, Irrintzi eta Titi ostatuetan eskainiko dute pintxoa dastatzeko eta bozkatzeko aukera.

Aurten seigarren aldiz, pintxo lehiaketa antolatu dute Donezteben. Maiatzaren 1ean hasi eta 5era bitarte iraunen du eta zortzi ostatuk parte hartuko dute: Ameztia, Bixen, Ekaitza, El Cafe, Maylin, Shanti, Irrintzi eta Titi ostatuetan eskainiko dute pintxoa dastatzeko eta bozkatzeko aukera.

Udalak, ANAPEH elkartearen eta Iñurrieta upategiaren laguntza izan du aurten ere lehiaketa antolatzerako orduan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun