Maiatzaren 1ean abiatuko da izokin eta amuarrain arrantza denboraldia

TTIPI-TTAPA 2013ko api. 30a, 11:02

Maiatzaren 1etik aitzinera berriz ere kainaberak "dantzan" hasiko dira Bidasoa eta bertze erreka bazterretan. Artxiboko argazkia

52 izokin arrantzatzen ahal dira sasoi honetan Bidasoan

Maiatzaren 1ean irekiko da izokin eta amuarrain arrantza denboraldia. Amuarrainaren kasuan, ekainaren 30a bitarte arrantzatu ahal izanen da eta izokinari dagokionez, 52. arrantzatu bitarte edo, kopuru horretara ailegatzen ez bada, uztailaren 15a bitarte. Bidasoa errekan, Endarlatsa eta Funverako presa artean arrantzatzen ahal da eta bakarrik “Lehenbiziko”a saltzen ahal da.

Joan den urteko sistema bera erabiliko da aurten ere arrantzarako. Arrantzaleek arrantzarako baimen berezia izan beharko dute, www.permisopesca.navarra.es webgunean edo 012 InfoNavarra telefonoan eskura daitekeena, astelehenetik ortziralera, 8:00etatik 19:00etara.

Guzira 27.194 baimen banatuko dira. Eskualdeari dagokionez, Baztan-Bidasoaldean 9.911 baimen banatuko dira eta Oria-Urumealdean 2.712 baimen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun