Nafarroako Itzulian aritu da Transbidasoa-Euromaster taldea

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 30a

Nafarroako Itzulian parte hartu zuten Transbidasoako taldekideak. Utzitako argazkia

Lasterketa txukuna egin zuten eta Ion Zeberio elizondarrak senior mailako sailkapen nagusia irabazi zuen

Apirilaren 19tik 21era Transbidasoa-Euromaster taldeko txirrindulariak Nafarroako Itzulian aritu ziren. Tutera, Monteagudo eta Irurtzunen izan ziren lau etapak eta maila izugarria izan zen parte hartzaileen artean. Azkenean Orquin taldeko Héctor Guerra madrildarrak lortu zuen garaipena, bere taldea itzulia goitik behera menperatu ondotik.

Apirilaren 19tik 21era Transbidasoa-Euromaster taldeko txirrindulariak Nafarroako Itzulian aritu ziren. Tutera, Monteagudo eta Irurtzunen izan ziren lau etapak eta maila izugarria izan zen parte hartzaileen artean. Azkenean Orquin taldeko Héctor Guerra madrildarrak lortu zuen garaipena, bere taldea itzulia goitik behera menperatu ondotik.

Lehenengo egunean soilik 69 parte hartzailek lortu zuten laisterketa akitzea eta ondorioz sailkapen nagusiaren lehiatik txirrindulari ugari gelditu ziren. Transbidasoa-Euromaster Taldea nahiz eta lehiakor aritu ez zuen aitzineko postuetan ibiltzeko aukera gehiegirik izan. Ion Zeberio elizondarrak 19. postua eskuratu zuen sailkapen nagusian, senior mailan sailkapen nagusia eta hiru etapetan lehen postua lortuz; azken etapan saiatu zen erasokor jokatzen, baina madrildarren kontrol lanak eta lasterketaren gogortasun faltak murriztu zituen bere aukerak. Ibon Urtiaga Betelutarrak erlojupeko txukuna egin ondotik sailkapen orokorreko 47. postua lortu zuen. Bertze kideak, Luziano Mitxelena, Joxea Angel Mitxelena, Txutxin, Jabi eta Riki, sailkapen orokorreko lehiatik at gelditu ziren lehen egunean, hala ere lan txukuna burutu zuten bertze etapetan.

Iñaki Villoria Palentziarat joan zen eta Torquemadan lan txukuna burutu zuen. Beti bezala lehiakor aritu zen eta ihesaldi saiakera guztietan egon zen, azken saiakera helmugatik gertu egin bazuen ere aurrean helmugaratu zen taldetxoak harrapatu eta 15. postuan helmugaratu zen, master40 mailako 5. sailkatua izanik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun