Belateko tunela hilabete baterako edo birako itxita egonen da

TTIPI-TTAPA 2013ko api. 30a, 09:11
Lur eroriak N-121-A errepidea itxiarazi du hilabete baterako edo birako. Nafarroako Gobernua

N-121A errepideko 28. kilometroan izandako iur erori baten ondorioz

N-121-A errepideko 28. kilometroan, Belateko tuneletik gertu izandako lur erori baten ondorioz, hilabete baterako edo birako itxita egonen da bidea. Hortaz, ezin izanen da Belateko tunela erabili eta berriz ere errepide zaharretik joan beharko dute ibilgailuek.

N-121-A errepideko 28. kilometroan, Belateko tuneletik gertu izandako lur erori baten ondorioz, hilabete baterako edo birako itxita egonen da bidea. Hortaz, ezin izanen da Belateko tunela erabili eta berriz ere errepide zaharretik joan beharko dute ibilgailuek.

Hala jakinarazi zuen Luis Zarraluquik, Nafarroako Gobernuko sustapen kontseilariak apirilaren 29an Belateko tunel inguruetara egindako bisitan. Departamentuko teknikarien laguntzarekin, galtzada erabat hartu duen lur-jausiaren garrantzia egiaztatu zuen; erori hori dela eta, errepidea moztu behar izan da pertsonek arriskurik izan ez dezaten eta zirkulazioa Belateko mendatetik bideratu da.

Lehen azterketa baten arabera, lur-jausiaren garrantzia ikusita bidea hilabete arte edo bi hilabete arte ez dela libre geldituko aurreikusten da. Une hauetan, Departamentuko teknikariak egoeraren balorazio zehatza egiten ari dira eta irtenbide egokiena zein izan daitekeen aztertzen.

Bidea garbitzen den bitartean, Nafarroako Gobernuak ibilgailu astunak Leitzarango Autobiatik (A-15) zirkula dezaten gomendatu du, kontuan hartuz bidearen eguneroko banazbertzeko intentsitatea, egunero 7.000 ibilgailutik goiti ibiltzen baita, eta kopuru horretatik astunak, % 30.

Gogoratu behar da hilaren 14an inguru horretan lur-jausi bat gertatu zela, zehazki tuneleko hegoaldeko sarbidean, eta hilaren 15ean areagotu egin zela. Une hartan, ezpondari eusten zion harri-lubetako azal baten harri-zati bat erori zen, eta horrek Iruña alderako erraia moztea eragin zuen eta baita Donostia alderako bi erraiak bakoitza noranzko baterako prestatzea ere. Orduz geroztik eta apirilaren 29ra bitarte, Departamentuko langileek eroritako materiala kentzen eta mugitutako harri-lubetan lanean aritu dira, harik eta azken euriteek egoera orain okertu duten arte.

Zehazki, new-jersey eusteko hesiak jari dira eroritako materiala galtzara eror ez zedin, erraietako bat kaltetu zuena; lur-jausiko lurrak eta harriak erretiratu dira; eta mozketatik hurbil dauden zuhaitzak ebaki dira. Gainera, departamentuko eta Construcciones Mariaezcurrena SL enpresako kontserbazio-zerbitzuko langileek inguruaren jarraipen bat egin dute egunero.

Degradatutako material buztintsua da, eta urarekin nahastean erraz sakabanatzen da; horrek harri-lubetaren azalaren gainean harriak asentatzea eta bultzatzea ekarri du eta, horren ondorioz, lubeta xehetzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun