Mikel Lasartek irabazi du Nafarroako Eskolarteko Bertsolari txapelketa

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 2a

Sukil Etxenike narbartearra eta Manex Mailharin kantari finalean. Nafarroako Bertsozale Elkartea

14 eta 18 urte artekoak lehiatu ziren apirilaren 26an Iruñeko Zaldiko Maldikon

14 eta 18 urte bitartekoen Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatu zen apirilaren 26an Iruñean. Zortzi bertsolarik hartu zuten parte Zaldiko Maldiko Elkartean egin zen saioan (Sukil Etxenike, Manex Mailharin, Sarai Robles, Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Maddalen Lopez, Idoia Saez eta Eider Azkoaga) eta Mikel Lasarte barañaindarrak lortu zuen lehen postua. Aurtengoa bigarren txapela du, iaz ere txapeldun izan baitzen. Xabier Silveira bertsolariak jantzi zion txapela gazteari.

Bigarren postua berriz, Maddalen Lopez lesakarrarentzat izan zen. Bi bertsolari hauek izanen dira datorren ekainaren 22an Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan Nafarroako ordezkari.

60 ikuslek Elkartea bete eta bertatik bertara saioa jarraitu zuten. Finala amaituta, parte-hartzaileek eta bertsozaleek bertso-merenduaz gozatzeko aukera izan zuten, Xabier Silveira eta Eneko Lazkoz bertsolariekin.

14 urte artekoak Donezteben hilaren 11n

14 urte artekoen txanda, datorren maiatzaren 11n izanen da, Doneztebeko zinema aretoan. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa egitearekin batera, bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia eta Bertso Eskolen Eguna ere ospatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun