Josetxo Ezkurra II eta Julen San Miguel azpitxapeldun izan dira Udaberriko Erremonte txapelketan. Apirilaren 28an jokatu zen final berdindua Olvegan (Soria), baina azkenean Urriza eta Ion 40-37 nagusitu ziren.
Gorriak ziren faborito eta hasieratik aitzinetik ibili ziren Urriza eta Ion, batez ere urduri xamar hasi zelako Ezkurra II. Baina poliki-poliki aurrelaria lasaitzen eta partida berdintzen joan zen. San Miguel agintari ibili zen gibelean eta doneztebarrek markagailuan aitzinetik jartzea ere lortu zuten, hiruzpalau tanturen aldearekin. 30-32 irabazten ere izan ziren, baina San Miguel gibelean nagusi zela ikusirik, Urriza gehiago sartu zen jokoan eta markagailuari buelta eman zion (35-34). Azkenean, 40-37 irabazi zuten Urrizak eta Ionek.
Hirugarren postua erabakitzeko partidan, Gorka Urtasun iruritarrak eta Jose Etxeberria doneztebarrak 40-38 irabazi zioten Endika Urrutia saldiastarrari eta Barrenetxea IV.ari.