Larrun guneko antolaketa iraunkorraren aldeko Aldarrikapen bateratua sinatuko dute apirilaren 26an

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 26a

Ortziral arratsaldean Larrun gainean izanen dira Berako eta Sarako auzapezak eta hainbat agintari

Larrun guneko antolaketa iraunkorraren aldeko aldarrikapen bateratua sinatuko dute apirilaren 26an, ortziral arratsaldean Larrun gainean. Ekitaldian, Marisol Taberna Berako alkatea eta Jean Battit Laborde Sarako auzapezarekin batera, Georges Labazee, Pirinio-Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria, Jean-Claude Coste, Goratasuneko Estazioen Establimenduko lehendakaria eta Michel Hiriart, Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoko lehendakaria izanen dira.

Larrun guneko antolaketa iraunkorraren aldeko aldarrikapen bateratua sinatuko dute apirilaren 26an, ortziral arratsaldean Larrun gainean. Ekitaldian, Marisol Taberna Berako alkatea eta Jean Battit Laborde Sarako auzapezarekin batera, Georges Labazee, Pirinio-Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria, Jean-Claude Coste, Goratasuneko Estazioen Establimenduko lehendakaria eta Michel Hiriart, Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoko lehendakaria izanen dira.

Sarako Saint Ignaceko kaxkoan gelditu dira ortziral arratsaldeko 2:00etan eta 2:30ean tren ttikian igoko dira Larrunera, bixita gidatuan. Kaxkora ailegatuta sinatzaileek hitza hartuta eta 15:30ean eginen da Larrun guneko antolaketa iraunkorraren aldeko aldarrikapen bateratuaren sinadura.

 

Aldarrikapen bateratua

Aldarrikapena sinatuko duten ordezkariak ohartzen dira «mugaz gaindiko lankidetza baten beharra eta garrantziaz, mugaz gaindiko guneen garapena eta antolaketarako, baita Larrun mugaz gaindiko mendatearen hantatze handiaz eta turismo arloan dituen abantailez» eta baitezpadakoa iruditzen zaie mugaz gaindiko partaidetza batzuen egokipena gune honen begiratzea eta antolaketarako.

Hori dela eta, gune honen antolaketa iraunkor baten aldeko mugaz jgaindiko lankidetza desmartxa batean parte hartzeko duten gogoa aldarrikatuko dute. Hainbat arlotan, elkarren artean eraikitzeko lurralde lankidetza egitasmo eta ekintzak burutzeko xedea ere azalduko dute, hala nola, segurtasunean eta pertsonen sorospenean, gunerako helgarritasunean (beherean bezainbat gailurrean ere), turismo iraunkor eta arduratsu baten garaenean eta mugaz gaindiko esparruen antolaketa iraunkorrean.

Hortaz, «mugaz gaindiko turismo iraunkor baten sinboloa eta Euskal Herria eta Nafarroako tontor mitikoa den Larrungo gunea sustatzera» konprometituko dira, «Larrungo distira hobetzera tokiko mozkinen balioste ekintzak eramanez Pirinio Atlantiko eta Nafarroako eragileekin». Larrungo gunearen balioesteko mugaz gaindiko lankkidetza desmartxa bat eraikitzeko elkarren artean lan egitera ere engaiatuko dira eta Larrungo tontorra luzarorako hobeki antolatzera. Gunea helgarriagoa bilakarazteko, zirkulazioaren hobetzeko ekintza batzuk egiteko asmoa ere badute, autobus zerbitzua, aparkaleku gune berriak edo autoa partekatzearen garapena, bertzeak bertze.

Aldarrikapena sinatu ondotik, harrera eginen zaie agintariei Udako Etxean eta 17:00etan abiatuko da berriz ere trena Sara alderat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun