Nafarroako lauko sokatira txapelketa hasiko da igandean Etxarri Aranazen

TTIPI-TTAPA 2013ko api. 26a, 12:03

Amaiur txapeldun izan zen iaz 320 kiloko kategorian eta bigarren 300 kilokoan. Artxiboko argazkia

Amaiur izanen da ordezkari bakarra, gizonezkoen bi kategoriatan bina talderekin

Aurten, zortzigarren aldiz Nafarroako goma gaineko 4x4 sokatira txapelketa jokatuko da. Apirilaren 28an, igande goizeko 11:30ean jokatuko da lehenbiziko saioa Etxarri Aranazko pilotalekuan. Amaiur izanen da eskualdeko ordezkari bakarra eta gizonezkoen 320 eta 300 kiloko kategorietan lehiatuko da.

Aurten, zortzigarren aldiz Nafarroako goma gaineko 4x4 sokatira txapelketa jokatuko da. Apirilaren 28an, igande goizeko 11:30ean jokatuko da lehenbiziko saioa Etxarri Aranazko pilotalekuan. Amaiur izanen da eskualdeko ordezkari bakarra eta gizonezkoen 320 eta 300 kiloko kategorietan lehiatuko da.

Igande goizeko saioari dagokionez, gizasemeen 320 kiloko, kadeteen 290 kiloko eta emakumezkoen 260 kiloko lehen jardunaldia jokatuko da.

Gizonezkoei dagokienez, Amaiurrek bi talde plazaratuko ditu, Txantreak ere bi eta Berriozar eta Basaburua-Imotzek bana. Kadetetan, Berriozarko bi talde, Andra Mari, Putteri eta Ultzama ariko dira eta emakumezkoetan, Sakana, Berriozar, Basaburua-Imotz eta Txantrea.

Txapelketako bigarren saioa Amaiurko pilotalekuan jokatuko da maiatzaren 11n, 18:00etan. 320 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko da eta ondoren, lehen bi sailkatuen arteko finala. Kadeteek eta emakumeek bigarren jardunaldia jokatuko dute.

Maiatzaren 19an Iruñean eta 25ean Berriozarren, gizasemeen 300 kiloko bi jardunaldiak jokatuko dira. Kategoria honetan, 320 kiloko talde berak ariko dira: Amaiur A eta B, Txantrea A eta B, Nerriozar eta Basaburua-Imotz. Emakumezkoen eta kadeteen hirugarren eta laugarren jardunaldiak ere orduan jokatuko dira. Berriozarko saioan, kategoria bakoitzeko lehen bi sailkatuen arteko finalak ere jokatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun