Matxin III eta Etxeberria III.ak irabazi dute Sagardoaren txapelketa

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 18a

Maialen ANDRES

Sasoiko daude Matxin III eta, batez ere, Joxe Etxeberria doneztebarra eta apirilaren 6an, nagusitasunez irabazi zuten Sagardoaren txapelketa. Galarretako finalean 40-33 irabazi zieten Juaristi eta Agirrezabalari. Etxeberria izan zen partidako onena. Joxe Etxeberriak bi hilabete daramazki sasoi ederrean eta denbora horretan partida bakarra galdu du, tantu bakarrarengatik gainera. Otsailean eta martxoan Oriamendiko koadroko erremontelari onena izendatu dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun