Doneztebek 5 talde plazaratu ditu, Iruritak 3, Arraiozek 2 eta Oizek bakarra

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 18a

Aurten ere irudi ikusgarriak uzten ari da laxoa txapelketa. Ondikol

Martxoaren azken asteburuan abiatu zen Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamalaugarren edizioa. Hamaika talde ari dira aurtengoan, 5 Doneztebekoak, 3 Iruritakoak, 2 Arraiozkoak eta Oizkoa. Finala abuztuaren 3an jokatuko da Doneztebeko plazan.
 
Bi multzotan banatuta ariko dira taldeak. A multzoan bortz talde izanen dira: Doneztebe A (Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Javier Bertiz eta Jokin Arraztoa), Irurita C (Joxe Mari Salaburu, Karlos Goikoetxea, Egoitz Prim eta Patxi Orbegozo),                A­rraioz A (Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai), Doneztebe D (Unai Sapuppo, Xabier Ibarrola, Jose Mari Gartziarena eta Joseba Grazenea) eta Doneztebe C (Lander Erkizia, Josu Juanena, Bi­ttor Mendiburu eta Fermin Jorajuria).
 
B multzoan, berriz, sei talde ariko dira: Irurita A (Joseba Urtasun, Guillermo Etxenike, Jesus Etxenike eta Jagoba Ramos), Arraioz B (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Aritz Alunda eta Miguel Maritorena), Doneztebe B (Asier Mutuberria, Javier Almandoz, Jokin Apezetxea eta Juan Te­lletxea), Doneztebe E (Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Aritz Baleztena eta Joseba Juanena), Oiz (Iker Bereau, Lander Mendiola, Ugutz Zelaieta eta Iñaki Mendiola) eta Irurita B (Xabi Barberena, Oskar Urrutia, Iñaki Etxandi eta Miguel Bidegain).
 
Multzo bakoitzeko lau lehenbizikoek final laurdenak jokatuko dituzte ekainaren 23 eta 30ean eta uztailaren 7an; irabazleek finalau­rre­­koak jokatuko dituzte uztailaren 14, 21 eta 28an eta finala Doneztebeko plazan jokatuko da abuztuaren 3an.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun