Olasagasti menperatu dute Felix Etxeberriak eta Oihan Larretxeak

TTIPI-TTAPA 2013ko api. 18a, 16:58

800 lagun baino gehiago bildu zen Doneztebeko frontoian martxoaren 24ko apustuan. Ondikol

Minutu eta 48 segundoko aldea atea zion bikoteak Igeldokoari

Erronka berezia jokatu zen martxoaren 24an Doneztebeko pilotalekuan; aizkolari bat biren kontrako apustua.  Oihan Larretxea eta Felix Etxeberriak osatutako bikotea batetik, Jo­xe­mari Olasagasti ber­tzetik. 3.000 euro jokoan. Harmailetan 800 ikusle, handia zen ikusmina eta aizkolariek ez zuten huts egin, Azkenean, eskualdeko bikoteak lortu zuen garaipena, minutu eta 48 segundoko aldea aterata. 
 
Hogei kana-erdiko ebaki zituzten. Olasagastik bakarka eta bikoteak bosna enborreko txandak eginez. Lehia estua bizi izan zen. Etxeberriak eskarmentua erakutsi zuen eta berak zabaldu zuen tartea. Oihan Larretxeak apustuaren bigarren zatian  izan zuen gorakadarekin ezinezkoa izan zuen Olasagastik buelta ematea. Lanak 51:28 minutuan akituta bikotea atera zen garaile. Olasagastik berriz, 53:17 minutu behar izan zituen  hogei kanaerdikoak mozteko. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun