Usopop festibalak laugarren edizioa beteko du maiatzaren 4an

Joana GUERENDIAIN 2013ko apirilaren 18a

Unama folk laukoteak Agorrekan eskainiko du emanaldia. Utzitako argazkia

Agorreka gazteluan eta Lur Berri gelan eginen da

Uso pop festibalaren 4.edizioa maiatzaren 4an eginen da saran. Festibala horrek garran­tzia ematen die lekuei, aurten berritasuna da bi le­kutan eginen dela: Ago­rreka gazteluan (gaz­tetxearen ondoan) eta Lur Berri gelan. Musikaren ekletismoak egin du festibala honen arrakasta, beti ere euskararen sustapena hari gorria izanki. Kontzertuak 6:30ean hasiko dira Agorrekan, han Unama folk laukotea, Kide Rock bikotea entzuten ahalko dira baita Tipul eta Putil antzerkilariak ere. Bi guneen arteko lotura Beasaingo Jazpana festibaleko kideek eginen dute. Gaueko 9etan Bigottek (pop-calypso-freak) Lur Berri gela animatuko du, ondoren Wilhelm and the dancing-ek (indie-rock) segida hartuko du. Gaua bukatzeko Vandapalium dj-ak gela berotuko du Rock Afrobeat eta elektronika musikak nahasiz. Sartzeak: 5 euro Agorrekan, 8 euro Lur Berrin,10 euroko sartze orokor bat erosteko aukera izanen da ere. Bertan jateko posibilitatea ere.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun