Kalakan hirukotea, eta beraz Jamixel Bereau herritarra Bisitaria ETBko saioan agertu dira berriki Xabier Euzkitzerekin. Senperen grabatu zen emankizuna berriz ikusi nahi duenak klik bat aski du egitea www.eitb.com atariko Nahieran sailean. Kalakan hirukotea diska berria grabatzen ari da egun hauetan eta bira hasi du Miarritzen eta Donostian apirileko lehen asteburuan. Orain herriz herri ibiltzen dira Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Thierry Biscarry. Kontzertuak eskainiko dituzte Gatikan (apirilak 21), Biarnoan Laas herriko musika jaialdian eta Hazparnen maiatzaren 9 eta 18an.