Martxoaren 21ean jokatu ziren Hondarribian Arkupeak elkarteko mus txapelketaren azken partidak. 32 bikote elkartu ziren eta azkenean, Elizondoko Jose Maria Mujika eta Juan Angel del Moral suertatu ziren txapeldun, finalean Lorentxo Agirre eta Antonio Arburuari irabazita. Hirugarren postua Daniel Iparragirre eta Santiago Olasagastirentzat izan zen eta laugarrena Gema Gamio eta Pakita Mikelarena.
Beste aldetik, erretiratuen elkartea bere bidaia eta mendi ateraldiekin segitzen du. Mendi taldek Uitziko gaina eta Ireber arteko ibilaldia eginen du hilaren 25ean, Lekunberrin bazkalduz.