Beintza-Labaiengo udala kudeatuko duen batzordea izendatzeko deialdia egin du Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2013ko api. 18a, 12:47

Martxoaren 18ko batzarrean kargua utzi zuten alkateak eta zinegotzi guziek

Martxoaren 18ko udal batzarrean kargua utzi zuten Patxi Otxandorena Beintza-Labaiengo alkateak eta zinegotzi guziek. 2011ko maiatzean eta azaroan egindako hauteskundeetan ez zen hautagaitzarik aurkeztu eta alkate eta zinegotzi lanak bete ditu herritar talde honek azken urte terdian. Baina erreleboa inork ez duela ematen eta «jende berria sartzera animatzeko», karguak utzi dituzte. Orain, udalik gabe dago Beintza-Labaien eta Nafarroako Gobernuak udala kudeatuko duen batzordeko kideak izendatzeko deialdi publikoa onartu du.

Interesatuak dauden pertsonek izena eman dezakete. Horretarako adinez nagusiak eta “herrian sustraituak” izan behar dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!