Damba taldearen “Hautsi” bideoklipa ikusgai dago

TTIPI TTAPA 2013ko apirilaren 18a

Berako Kaxerna Gaztetxean grabatu zen eta Estitxu Pinatxo beratarra du kantari

Otsailaren 24an grabatu zen Berako Kaxerna Gaztetxean Damba taldearen “Hautsi” bideoklipa. Estitxu Pinatxo kantari duen taldeak hainbat beratarren laguntza izan zuen bere singlearen bideoa grabatzeko. Horretaz gain, Xan Harriague eta Christian Amorena saratarren gidoia du bideo ikusgarriak. Ikusi bideoa

Otsailaren 24an grabatu zen Berako Kaxerna Gaztetxean Damba taldearen “Hautsi” bideoklipa. Estitxu Pinatxo kantari duen taldeak hainbat beratarren laguntza izan zuen bere singlearen bideoa grabatzeko. Ikusi bideoa

Horretaz gain, Xan Harriague eta Christian Amorena saratarren gidoia du bideo ikusgarriak. Duela lau urte sortu zen taldea. Donostia, Baiona, Donibane Lohitzune, Sara, Xiberua, Kuba eta Venezuelako musikariak biltzen ditu, eta aurten fitxaketa berria egin dute, Estitxu Pinatxo abeslari beratarra hain zuzen ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun