Nafarroako euskarazko hedabideak

Azpilkuetarrek irabazi dute komunikabideen aldeko mus txapelketa

TTIPI-TTAPA 2013ko api. 18a, 10:54

Azpilkuetako Azkarraga eta Irungarai txapeldunak eta Almandozko Oskoztarrak. TTIPI-TTAPA

 

Eskualdeko muslarien Champions-a jokatu zen apirilaren 6an Sunbillako Ulibeltzak elkartean. Xaloa, Xorroxin eta Ttipi-Ttaparen aldeko mus txapelketak jokatu ziren herriz herri martxo­an eta herri bakoitzeko txapeldunek hitzordua izan zuten Sunbillan. Denetara, 165 bikotek parte hartu dute eskualdeko komunikabideen aldeko mus txapelketa honetan eta beraz, beraien egitasmoekin aitzinera egiten lagunduko duten 3.300 euro inguru bildu dituzte.
 
Sunbillan 21 bikote aritu ziren era final handian, Azpilkuetako Joxe Mari Azkarragak eta Juan Irungaraik irabazi egin zieten Almandozko Jose Luis Oskoz eta Lorenzo Oskoz-i. Txapela eta bertako produktuez osatutako zareaz gain, Joxelu Retegik espreski egindako garaikurrak jaso zituzten saritzat irabazleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun