Bistan da Leurtzako urtegien eremuak bisitari mota ezberdinak erakartzen dituela, eta honen erakusgarri, martxoaren 24an rock talde gazte bat izan zen bideoklipa grabatzen. Iruñeako laukotea, Marvin izena duena, irudiak eta soinua grabatzen aritu zen, eta euren hitzetan, gogo haundiak dituzte han grabatutakoa erakusteko, leku zoragarria eta ezin hobea iruditu baitzaie lortu nahi zutenerako. Dena aurreikusita bezala joanez gero, apirilaren 27an estreinatuko dute bideoklipa.