Urrozko eta Beintza-Labaiengo udalek erabakia hartu dute Leurtzara etortzen diren bisitariei sarrera kobratzeko. Orain arte Nafarroako Gobernuko Turismo sailak ematen zuen dirulaguntzakin ordaintzen ziren Leurtzako Natur Aisiarako eremuaren mantenimendu eta zerbitzuen gastuak. Dirulaguntza hau erabat desagertu ez bada ere, nabarmenki jeitsi da, eta herriak dirua paratu behar izatea saiHesteko, etortzen den auto bakoitzeko 2 euro kobratuko dira.
Bertzalde, urtero bezala, bi zaindari aukeratu ziren, eta Aste Santuan hasi zuten lan aldia, aurten Urrozkoari egokitu zaiolarik kontratu luzea.