Ikastaroak martxan

Arkaitz MINDEGIA 2013ko apirilaren 18a

Udalak herritarrei hainbat ikastarotan parte hartzeko gonbidapena luzatu zien. Herritarrek izena eman ondotik iada egunak eta ordutegiak ere jarriak daude. Euskara hobetzeko ikastaroa apirilaren 23an hasiko da, arratsaldeko 6tatik 8etara izanen da eta Margak emanen du. Argazkigintza ikastaroa astelehenetan emanen da. Bi ordutegi dauzka: ttikiak 16:30-18:00etara eta helduak 18:45-20:00etara, Jagoba Manterolarekin. Josgin­tza ikastaroa Doneztebeko Blankik emanen du apirilaren 11, 18 eta 25ean 17:00etatik 19:00etara. Informatika ikastaroa apirilaren 15, 22 eta 29an izanen da  (17:00-19:00) eta bara­tzeko ikastaroa maia­tzean izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun