Interneten erabilera ziurraren inguruan mintzaldia prest

Arkaitz MINDEGIA 2013ko apirilaren 18a

Azken hiruhilekoari ekin diote eskolan

Aste santuen aitzinetik Malerrekako Eskola Ttikien egunean parte hartu zuten herriko eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek, Sunbillan martxoaren 26an eta oporraldiaren ondotik, azken hiruhilekoan murgilduak daude.
 
Pulunpa eskolako guraso elkarteak min­tzaldiak antolatzen segitzen du. Hilabetero mintzaldi bat antolatzen saiatuko dira eta apirilari dagokiona hilaren 18an, ortzegunean eginen dute 4:30etik 6etara Interneten erabilera ziurraren inguruan, Jabier adituaren eskutik. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun