Gaztain ximalak bildu zituzten Ortzegun Santuan

Arantxa ITURRALDE 2013ko apirilaren 18a

Arantxa ITURRALDE eta Izaskun ZUBIALDE

Urteroko tradizioa bete zen aurten ere, Ortzegun Santuan. Ohitura den bezala, meza ospakizuna eta gero, herriko haurrak plazan bildu ziren etxez etxe joateko goxokiak biltzera, karrakak lagun zituztela. Etxe bakoitzean abesti bat kantatzen dute goxokiak jaso aurretik: Gaztain ximal ximalak/andriak elizera/gizonak tabernera/ haurrek haurretera/apezak txokoltia hartzera. Garai batean goxo­kiak banatu ordez, intxaurrak, urrak eta gaztainak botatzen zitzaizkien haurrei.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun