Patxi Balda taxista hil da

Fernando ETXEBERRIA 2013ko api. 18a, 10:14
Patxi Balda, Arkupeak elkarteko bazkari batean. Fernando ETXEBERRIA

Azken aldian okerrera egin zuen Francisco Patxi Baldaren osasun egoerak eta azkenean martxoa­-ren 27an ingresatu eta bi egunen burura, mar­txoaren 29an, hil zen 84 urterekin. 
Gizon irekia, ona eta atsegina zen. Eskualdean Ezkurrako taxista bezala ezagutzen zuten eta erre­pidean zuen zuhurtziagatik eredu izan zen. Sei seme-alaben aita zen eta sarri­tan ibiltzen zen bere emaztearekin Perraleku inguruan paseoan. Aurten beteko zituen 85 urte eta Arkupeak elkarteak omenaldi xume bat egiteko asmoa zuen. Urtemugan ez da gurekin egonen, baina izan bitezela lerro hauek ongi merezia duen omenaldia.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun