Berriki prentsan agertu denez, 800 boluntario aritu dira errekak garbitzen azken urtean Nafarroan. Ezkurran ere arlo horretan badago zer egina, Ollingo erreka inguruak egoera tamalgarrian baitaude. Neumatikoak, uralita zatiak… ikusi litezke bertan.
Inguruko herrietako eredua segiz, auzolana bultzatu eta garbitu beharko lirateke. Gure herrietako erreka eta inguruak txukun eta garbi mantentzea guztion ardura baita.