Krisi ekonomiko larria bizi dugun arren, turista ugari hurbildu ziren aste santuetan Ezkurrara. Ostatua beteta egon zen eta eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, inork ez zuen erreserba bertan behera utzi. Euskal Telebistaren bisita ere izan genuen, herriaren etorkizunari buruzko saio bat grabatu zuten.