Mendaur eta Erreka guraso elkarteek, Birbira lan-taldearen laguntzaz, Doneztebe Udaberritua! birziklapen tailerra martxan jarri dute. Bortz saio burutuko dira; lore anitz egitea eta Doneztebe udaberritzea helburu izanda. Bertze saio batean txorimaloak eginen dira eta hainbat tokitan paratuko dira herria apainduz. Tailer hau apirilaren 10ean hasi zen eta data hauetan burutuko da: apirilaren 17an eta 24an eta maiatzaren 8an eta 15ean. Saio guztiak zinean izanen dira, asteazkenetan eta arratsaldeko 5etatik 6:30era.